92 urterekin, familiako laugarren belaunaldiko emakume emagina da. Gaitzerdi, beren hemeretzi seme alabetatik bat bera ere ez du belaunaldiz belaunaldiko ohiturarekin jarraitu nahi izan. 14 urterekin bere lehendabiziko herdiketa lanetan jaurdun zenetik, bizitzan atenditu dituen 2208 emakumeetatik bat bera ere ez zaio hil. Bere historioekin, belaunaldi ezberdineko bizi moduen arteko tentsioetan murgiltzen gara. Hondareak. Aztarnak.
Rosak Bere herri eta bailarako hilik dauden emagin guztien izenak gogoratzen dizkigun emakumea. Duintasunaz beteriko ahotsarekin, legeek utziko baliote, oraindik ere jaiotzear direnei harrera egiten jarraituko lukela dio 83 urte dituen bailarako azkeneko emagina. Ezpartzako amona jakintsua honen hitzak, aintzineko emaginen bizi lanen desagerpena isladatzen dute. Isiltzear den oihartzun umila.
Desagertzear den emaginen lan aintzindariaren gainbera isladatzen dute Santosen aurpegia betezen duten amaigabeko zimurrak eta eroritak dituen betazalak. Oroimen zehatzarekin, ukendu eta sendabelarren erabilpenen deskripzio zehatza egiten du Santosek. Bere baserritik, errepiderik gabeko Kosta Rika zaharra antzeman dezakegu. Elkarrizketa amaitu eta egun gutxitara hil zen Santos izeneko emagina. Orain, Guatuso herriko “El Silencio” izeneko hilerrian bizi da.
83 urterekin zendutako Guanakasteko San Juanilloren emagina dugu. Herri ekimen ezberdinen erreferentzia izandako emakumea, beren gogoeta eta ausnarketekin, aintzineko eta eguneko pentsamenduen arteko tentsioa nabarmentzen ditugu, jarduera eta sinesmen magikoak mediku razionalitatearekin kontrajarriaz.
San Carloseko Aguas Zarcas herriko 83 urteko emagin honek 505 emakume atenditu zituen. Nekazaritza eta abeltzantza ekologikoan dabilen emagin honek, bere baratzetik, aize eta uraren osasuna erditze prozesuarekin erlazionatzen ditu. Egunero bezala bere 4 behiak eraitsi hondoren, gizakion animaltasuna gogorarazten digu “Guk animaliak gara, akaso, zibilizatzen hasi berri garen animali xumeak”.